Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

janire fonseca peso

img

janire fonseca peso

Kategoria:
Doktore laguntzailea
Formakuntza akademikoa:
Gizarte Hezkuntzako diplomatua da, Psikopedagogiako Lizentziatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (hezkuntzako orientaziorako espezialitatea)
Posta elektronikoko helbidea:

Janire Fonseca Peso Gizarte Hezkuntzako diplomatua da (promozioko lehena izan zen), Psikopedagogiako lizentziatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (hezkuntzako orientaziorako espezialitatea) eta Hezkuntza Premia Bereziei buruzko Espezializazio Ikastaroa (Deustuko Unibertsitatea) du egina. Doktoregoko ikasketak egiten ari da “Hezkuntzaren berrikuntza eta bizitzan zeharreko ikaskuntza” programan (Deustuko Unibertsitatea).Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Psikologia eta Hezkuntzako Fakultatean, eta Bilboko campusean irakasten du. Gizarte Hezkuntzako Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: “Gizarte Pedagogia”, “Herritartasun Hezkuntza”, “Practicum I”, “Practicum II” eta Gradu amaierako lanen tutorea da (euskaraz).Bere argitalpenak eta interes arloak gai hauen inguruan daude: herritartasun hezkuntza, herritarren partaidetza, haurtzaroa eta gaztaroa, garapen komunitarioa, kulturartekotasuna, herritartasun globala eta gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko estrategiak. Azken urteotan eremu hauetan aritu da lanean: herritartasuna, garapenerako hezkuntza eta aisiazko eta astialdiko hezkuntza, justizia soziala, sentsibilizazioa, jabekuntza eta gizarte eta hezkuntzako inklusioa sustatzen duten programetan. Gizarte arloko esku hartzea, bizi kalitatea eta inklusioa ikertaldeko kidea da. “Bizkume (Umearen etorkizuna eraikitzen)” proiektuan ikertzen du, Bizkailab hitzarmenaren barruan (Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen artekoa). Ikerrildo nagusia hauxe da: “Psikologia eta hezkuntza arloetako ebaluazioa eta esku hartzea arrisku egoeran edo egoera ahulean dauden nerabeekin”.

Bulegoa: ()