Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

Irakasleak, tutoretzak eta orientazioa

Tutoretzak eta orientazioa

Zure tutorea

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.

Besteak beste, honetan laguntzen dizu tutoreak: 

tabla
- Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
- Dekanotza, Idazkaritza eta gainerako irakasleekiko solaskidea da.
- Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat baduzu (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko duen ordutegiari eta bulego zenbakiari buruzko informazioa.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Arazoren bat duzunean, fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazo edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.
 
www.sou.deusto.es