Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

Gradua

Deustuko prestakuntza

Ikasketa planak denbora sekuentzia logikoa planteatzen du gaitasunak garatzeko. Hala, oinarrizko prestakuntzatik abiatu eta Fisioterapiako berariazko prestakuntzara egiten da bidea. Hartara, Fisioterapiako eta Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako profesionala izateko behar-beharrezko ezagutzak jasoko dituzu. Hainbat trebetasun landuko dituzu ondoren ageri diren moduluetan:

Oinarrizko prestakuntza:

Lehenengo bi urteetan, Anatomia, Fisiologia, Biokimika eta Farmakologia, Ebaluazio, Ikerketa, Komunikatzeko trebetasunetako eta bestelako gai batzuen oinarriak ikasiko dituzu eta beste irakasgai batzuetako ezagutzak etengabe eta zeharka osatzeko balioko dizute.

Berariazko prestakuntza:

Fisioterapian, patologiak, berariazko metodologia terapeutikoak eta haien aplikazio praktikoa ikasiko duzu espezialitateen arabera eta seihilekoetan. Horrela, ikaskuntza era egituratu eta logikoan antolatuko da.

Horrekin batera, urtean-urtean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko irakasgaiak ere egingo dituzu: jarduera fisikoaren eta kirolaren didaktika, kirol entrenamendua, jarduera fisikoa eta osasuna, kudeaketa eta kirol jolasa, etab.

Balioei buruzko giza prestakuntza:

Lanbide honetan, garrantzi handikoa da giza balioetan prestakuntza sendoa edukitzea eta, horretarako, arreta biopsikosoziala, trebetasun komunikatiboak, legeria eta lanbideko etika landuko dituzu.

Hautazko prestakuntza:

Irakasgai hauen bidez, populazio zehatzek bizi zikloaren une jakin batzuetan dituzten beharrei erantzun nahi zaie: pediatria, uro-ginekologia, geriatria, kirola, etab.

Kanpoko praktikak eta Gradu amaierako lana:

1000 ordutan praktika klinikoak egiteko aukera izango duzu hainbat zentrotan, tutore baten laguntzaz. Laugarren mailan Fisioterapiako Gradu amaierako lana egingo duzu eta bosgarrenean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietakoa. Bi lan horietan erakutsi ahal izango duzu zer ikasi duzun.