Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

Gradua

Aurkezpena

Errehabilitazioa, berregokitzea, jarduera fisikoa, ariketa eta kirola oso arlo garrantzitsuak dira prebentzioan, osasunaren zaintzan eta sustapenean, haien bidez erantzun behar baitzaie nagusiki gure biztanleriak osasunaren esparruan egiten dituen eskaerei.

Ildo horretan, Deustuko Unibertsitateko Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzetik aterako diren profesionalek gaitasun egokiak izango dituzte egokitzapen eta errekuperazio fisiko eta funtzionalerako; errehabilitazio eta berregokitzapenerako; kirol hezkuntza, prestakuntza eta hastapenetarako; ohitura osasungarrien eta gizarte eta jolaseko jardueren antolaketa, sustapen eta kudeaketarako, etab., denak ere funtsezkoak baitira gizartearen eskariari erantzun eraginkorra eta osasungarria emateko.

Gradu bikoitzak bi titulazioren artean sinergiak sortzeko aukera ematen du, osasun eta kirol arloko arlo desberdinak uztartuz. Beraz, lanbide bakoitzaren gaitasunen baturak lanbideko bi rol uztartzen ditu, zabaldu egiten ditu asistentziarako aukerak zenbait arlotan eta nabarmen gehitzen ditu lan irteerak.

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da Unibertsitateak apustu argia eta sendoa egin duela prestakuntza berritzailearen alde. Ildo horretatik, kirol instalazio berriekin batera, laborategiak eta simulaziorako guneak sortu ditu, ikasleek gaitasunak era praktikoan eta esperientzia kontuan hartuta garatu eta eskuratu ditzaten.

Zer ikasiko duzu gradu bikoitz honetan?

  • Pertsonaren osasunari prebentzioaren, zainketaren eta sustapenaren ikuspegitik heltzen.
  • Osasun arazoak deskribatu, identifikatu eta ebaluatzen.
  • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatu, garatu eta zuzentzen.
  • Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako metodo, prozedura, teknika eta bitarteko eskuzko zein fisikoak ongi erabiltzen, pertsonen osasuna eta errendimendua errekuperatzeko, babesteko eta mantentzeko.
  • Komunikatzeko eta entzuteko trebetasunak garatzen, arreta egokia eta tratamenduarekiko atxikidura ziurtatzeko.
  • Prozesu terapeutikoan, pertsonen osasunean eragina duten inguruabar sozial, ekonomiko, fisiko, biologiko, ingurumenekoak, etab. kontuan hartzen.
  • Osasunerako hezkuntzan eta jarduera fisikoa eta beste ohitura osasungarri batzuk sustatzen dituzten esku hartze terapeutikoen diseinuan trebea izaten.
  • Giza gorputzaren ahalmenei ahalik eta gehien ateratzen, bai maila fisiko-motorraren aldetik eta bai buru aldetik.
  • Kiroleko eta jarduera fisikoko era guztietako programetako taldeak dinamizatzen.
  • Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikerketari errendimendurik handiena ateratzen, ebidentzia zientifikoan oinarritutako jarduera profesionalak bultzatzeko.
  • Lanbideko alderdi zientifiko, kliniko, etiko eta bestelakoen inguruan kritikoki hausnartzen.

...Osasun arazoen prebentzioan, errehabilitazioan eta errekuperazioan interesa baduzu eta, aldi berean, uste baduzu jarduera fisikoa eta kirola, hezkuntzarekin batera, funtsezkoak direla ohitura osasungarriak mantentzeko, gradu bikoitz hau zeuretzat diseinatuta dago.

Hizkuntzak

Hizkuntzak ondo jakitea gero eta garrantzi handiagoko kontua da, lan-merkatuan profesional lehiakorragoa izateko. Horregatik, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak hiru hizkuntzatan prestatzea sustatzen du: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Ikasleek euskaraz ikasiko dute, baina gaztelaniazko irakasgaiak ere izango dituzte. Hartara, ikasle guztiek Eusko Jaurlaritzak euskarako C1 maila aitortzeko eskatzen dituen kredituak egingo dituzte*.

Nahi dutenek, ingelesez ere matrikulatu ahal izango dituzte zenbait irakasgai.
* EHAA - 47/2012 dekretua