Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma

Praktikak enpresetan

Irakurketa erraztuko dokumentua 

Praktikak enpresetan, ikasleek jasotako ezagutza teorikoak eta praktikoak enplegu arrunteko testuinguruetan praktikan jartzeko aukera bat dira.

Praktikak bi ikasturtetan zehar egingo dira enpresa arruntetan, aurretiaz lankidetza hitzarmenak sinatuta.

Praktiketako lanaldia egunean 4 ordukoa izango da eta enpresarekin adostuko da ordutegia. Praktikak, laguntza bidezko enplegu metodologian oinarrituta egingo dira.

Prestakuntzako etapa horretan, ikasleek erreferentziako lau pertsona / profesional izango dituzte:

  • Praktiken koordinatzailea. Deustuko Unibertsitateko profesionala da, enpresarekin hasierako harremana egiten duena eta hitzarmena sinatzea kudeatzen duena. Praktiken prozesu orokorra ikuskatzen du eta ikaskuntza prozesuan sartuta dauden unibertsitate barruko eta kanpoko profesional guztiak koordinatuko ditu.
  • Praktiketako tutorea. Deustuko Unibertsitatearen ordezkari den profesionala. Bere zeregina izango da praktiketako ikasleen ikuskaritza eta laguntza egitea Deustuko Unibertsitatetik.
  • Laneko trebatzailea. Praktiketako prozesuan ikasleari lagun egingo dion pertsona, gizarteratzea eta laneratzea sustatuz eta erraztuz, lanpostura egokitzeko beharrezko laguntza emanez.
  • Enpresako ikuskatzailea. Praktiketako enpresako erreferentziako pertsona, ikaskuntza - irakaskuntza prozesua gidatu eta ezarritako gaitasunak garatzea ikuskatuko duena.