Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala

Zer da master dual bat?

Master bat Duala izango da Unibertsitatearen, enpresen eta erakundeen artean bestelako ikaskuntza prozesu bat elkarrekin diseinatzeko eta ezartzeko konpromiso sakona, benetakoa eta gauzatzeko modukoa dagoenean.

Txandakatzean oinarritutako eredu bat da. Izan ere, ikasteko tokiak txandakatzen dira (enpresan batzuetan eta Unibertsitatean besteetan), ikaskuntza metodologiak (kontzeptualizazioa eta praktika batera datoz, enpresen benetako erronkei erantzuteko), eta irakasle-bideratzaileen profilak (irakaskuntzako adituak eta enpresako adituak).

Master Dual batean, ikaskuntza prozesuan ikasketak eta lana uztartzen dira eta horrela eskuratzen dira gaitasunak. Ikasketak eta lana batera joango dira, masterraren lehenengo egunetik bertatik. Eta, nola lortzen da hori? Lankidetza prozesu baten bidez: parte hartzaileek enpresek aurkeztutako benetako proiektuak landu behar dituzte eta erronka horiei erantzun zehatzak eman.

Master Dual bat, azken batean, bestelako ikaskuntza prozesu bat da, lana eta ikasketak “nahasten” dituena, batera gertatzen baitira.