Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala

Programa

  • Titulazioa: Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Duala
  • Kredituak: 60 ECTS (ikasturte bat)
  • Irakaskuntza mota: Eredu Duala, lankidetzan oinarritutako ikaskuntza, Deustuko Unibertsitatean, enpresetan eta erakunde laguntzaileetan.
  • Parte hartzen duten Fakultateak: Gizarte eta Giza Zientziak, Zuzenbidea, Deusto Business School, Ingeniaritza, eta Psikologia eta Hezkuntza.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Tokia: Bilbo
  • Toki kopurua: 30

Metodologia

Egitezko Ekintzailetzako Master Dualak esperientzian oinarritutako prestakuntza eredua proposatzen du eta Unibertsitatearen, enpresen eta bertako ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistemako erakundeen arteko lankidetzaren gainean, ikaskuntza inguruneak eskaintzen ditu.

1. MODULUA. Ekintzailetza esperientzia garatzeko oinarriak

Lehenengo modulu honetan, gaiak enpresek proposatutako benetako erronken bidez landuko dira. Erronkek berrikuntzarekin lotura izango dute. Parte hartzaileek, lantaldeetan antolatuta, erronka horiei heldu beharko diete, Unibertsitateko zein enpresako irakasle-bideratzaileak ondoan edukita.

Erronkari erantzuteko DESIGN THINKING lan metodologia erabiliko da. Metodologia aproposa da erronketarako proposamen sortzaileak pentsatzeko, nahiz eta erronka horiek zerikusirik ez izan produktu edo zerbitzu baten diseinuarekin. Prozesuan zehar, eta zeharka, sormena lantzen da.

Lan saioak askotarikoak izango dira: azalpenak ematekoak, kontzeptuak aplikatzekoak, inspirazio emaileak, aurkezpenak eta feed-backa, eta lortutako ikaskuntzan sakontzekoak.

2. MODULUA. Ekintzailetza gaitasunen garapenean sakontzea.

Modulu honetako gaitasunak garatzeko, astero, gai jakin baten inguruko saio trinkoak antolatuko dira. Esparru kontzeptual batetik abiatuta, ekintzailetza proiektu batean aplikatzea bilatuko da.

3. MODULUA. Egitezko ekintzailetzako proiektua garatzea.

Parte hartzaileek benetako proiektu bat garatuko dute, enpresa laguntzaileek edo sistemako beste eragile batzuek proposatutakoa. Proiektuak talde nahasietan landuko dira, proiektuaren beraren ezaugarrien arabera.

Lanerako iradokitzen den metodologia LEAN START UP izango da. Metodologia horrek prozesuak diseinatzen ditu efizienteagoak izateko eta proiektu ekintzaile orok abian jartzean dituen arriskuak gutxitzeko. Lan prozesu ez lineala da, arina eta iteratiboa; diseinu osoan zehar, erabakiak hartzeko aukera ematen du, hurbilpen txikiez baliatuz.