Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kalitate-politika

Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak ziurtatuta du Kalitatearen Kudeaketa Sistema, ANECAren AUDIT gidalerroen arabera. Sistema horrek etengabeko hobekuntzako prozesu bat du, prozesuen adierazleen analisiaren bidez eta horretarako definitutako sistematikaren bidez gauzatzen dena.

Deustuko Unibertsitatearen eta, ondorioz, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:

  • Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitateko Barne Bermeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
  • Lortzen diren emaitzen gaineko informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta interes taldeak.
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
  • Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

Ikusi DUren Kalitate Politika osorik