Derrigorrean egin beharrekoa da eta epaimahai baten aurrean defenditu beharrekoa, laugarren mailako bigarren seihilekoan. Oso egokia da tituluan aurreikusitako gaitasunak ikasleak bereganatu dituen ebaluatzeko.
4. mailako matrikula egiteko, ikasleak titulazioko oinarrizko eta derrigorrezko irakasgai guztiak gaindituta, edo gutxienez matrikulatuta, eduki beharko ditu.
Gradu Amaierako Lanak 8 ECTSren balioa du. Normalean, memoria bat edo ikerketa original bat izaten da bakoitzak bere aldetik egin beharrekoa, tutore batek ikuskatuta. Pertsona horrek bideratu eta erraztuko du ikaskuntza.
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak zehaztuko ditu gaiak, Lehen Hezkuntzako Graduaren izaera kontuan harturik. Adibidez:
- Eskolaren antolaketa: ikastetxea eta ikasgela.
- Ikastetxearen, familien eta inguruko gizartearen arteko harremanak
- Lehen Hezkuntzako curriculuma
- Curriculum plangintza
- Etengabeko prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza
- Irakaslearen rola
- Hezkuntzako esku hartzea
- Gelako elkarreragin eta komunikazio prozesuak