Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

Deustuko Unibertsitatea hezkuntzaren bikaintasuna lortu nahian ari da lanean, eta nazioarteko lidergoan maila esanguratsua iritsi nahi du. Gaur egun, Deustuko ikasleen % 15 atzerrikoak dira.

Deustuko Unibertsitatea

1886tik

• Deustuko Unibertsitatea gizarte ekimenez sortu zen Jesusen Lagundiaren lehenengo unibertsitatea izan zen, 1886an (duela 125 urte baino gehiago).

Loiolako Ignazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea, Bilbotik ez oso urruti jaio zen. Urtero antolatzen dira eguneko bisitaldiak Loiolako Santutegira.

Unibertsitatea UNIJESeko kidea da, jesulagunen unibertsitateen espainiar sarekoa, eta AUSJALekin (Hego Amerikako jesulagunen unibertsitateak) eta AJCU (AEBko jesulagunen unibertsitateak) sareekin lotuta dago. Denen artean, jesulagunen 200 unibertsitate baino gehiagoko mundu mailako sarea osatzen dute.

• Deustuko Unibertsitatea estatuko unibertsitate pribaturik ospetsuenetarikoa da, ranking batzuen arabera.

Informazio gehiago

 

Baliabideak eta zerbitzuak

Liburutegia

  • Liburutegi berriak, Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentro gisa eraturik, 9.000 m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 toki. 997.153 bolumen ditu, euretatik 13.734 paperezko aldizkako argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira guztira.

Deusto Campus

  • Unibertsitateko bizitza, geletatik harantzago ere badago. Deusto Campusek kirolarekin, fedearekin, kulturarekin eta elkartasunarekin lotuta dauden esperientzia eta jarduera ugari eskaintzen ditu.

Hizkuntzak

Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea

 Historia

campus bilbao otoño• Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak 30 urte baino gehiago daramatza irakasten eta ikertzen.

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen zimentarri, historia eta esperientzia oinarri dituela ari da lanean oraingo fakultatea. Izan ere, 1976tik eskaini dira Psikologia eta Hezkuntza arloko ikasketak bertan.
 

Fakultateren historiari buruzko informazio gehiago

 

Fakultatea zenbakitan

Fakultateak 700 ikasle berri izaten ditu urtero.


• Duela gutxi ebaluazioko esperientzia pilotu bat egin izan du Kalitatea bermatzeko barne-sistemak Fakultateari aplikatuta, Kalitateko Euskal Agentziak (Unibasquek) egiaztatzeko.

Kokapena

Bilbao

museo guggenheimBilbao Espainiaren iparraldean kokatuta dagoen eta milioi bat biztanle baino gehiago duen metropoli-eremu baten gunea da eta Europara beti zabalik egon den hiria da.

• Bilbok garrantzizko sariak ere jaso ditu azken aldian, Lee Kuan Yew World City Prize besteak beste (hirien Nobel saritzat hartzen dena). Bertako aurreko alkate Iñaki Azkuna ere 2012ko Munduko Alkaterik Onena izendatu zuten.

• Bilbao nabarmen aldatu den hiria da, eta aldaketa horren eraikin enblematikoena, Guggenheim Bilbao Museoa alegia, aldaketa horren sinbolo izan da. Deustuko Unibertsitatearen egoitza nagusia itsasadarraren beste aldean dago kokatuta, Guggenheim Museoaren aurrez aurre.

Bilboko campusari buruzko argibide gehiago
 

Donostia

donostia1• Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko aukeratu dute.

• Badiaren edertasunak (Kantabriar itsasoko Perla izenez ezaguna), mendia eta itsasoa pauso batera izateak, bizi kalitateak eta bertako gastronomia ospetsuak azken bi mendeotako lehen mailako helmuga turistiko bihurtu dute.

Campusa Mundaiz pasealekuan dago, Urumea ibaiaren ertzean eta Kristina-Enea parkearen ondoan. 32.000 m2 dira, askoren ustez “munduko hiririk ederrenaren” erdi-erdian txertatuta daudenak.

Donostiako campusari buruzko argibide gehiago

Harremanak

Nazioarteko Harremanetako KoordinatzaileaItziar Elexpuru
944 139 112
elexpuru@deusto.es
PsikologiaNazioarteko mugikortasuna: Susana Corral944 139 000 (ext. 3046)
susana.corral@deusto.es
Acebo García Guerrero
944 139 000 (ext. 2299)
a.garcia@deusto.es
Gizarte HezkuntzaNazioarteko mugikortasuna: Concepción Maiztegui Oñate944 13 90 29
cmaizte@deusto.es
Lehen HezkuntzaNazioarteko mugikortasuna – Bilbao:  Nerea Gutiérrez Fernández944 139 000 (ext. 2115)
gutierreznerea@deusto.es
Nazioarteko mugikortasuna – Donostia: Patxi León Guereño
943 326 600
patxi.leon@deusto.es
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren ZientziakNazioarteko mugikortasuna: Iker Sáez Gómez de Cadiñanos
944 139 000 (ext. 3151)
iker.saez@deusto.es