Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Transferentzia

rehacop deusto psychREHACOP psikosi eta eskizofreniarako birgaitze neuropsikologikorako programa bat da. Neuropsikologian 18 urteko esperientzia baino gehiago duten aditu batzuen lanaren emaitza da.

Programa osoa eta egituratua da, zortzi lan-modulu dituena:

  • Arreta
  • Mintzaira
  • Memoria
  • Funtzio exekutiboak
  • Eguneroko bizitzako zereginak
  • Gizarte-trebetasunak
  • Gizarte kognizioa
  • Psikohezkuntza
     

Birgaitzeko 300 ariketa ditu. Oso erraza da beroriek ematea, zelan egin behar diren eta zer soluzio duten agertzen baita; horretaz gainera, aldaketa ebaluatzeko orientabideak daude, baita jarraipenerako fitxak eta etxeko ariketen gaineko iradokizunak ere.

Ariketak azpidomeinu kognitiboen eta zailtasun mailaren arabera daude egituratuta. Horrekin batera, aldaketa edo hobekuntza ebaluatzeko gomendioak eta orientabideak daude, edo pazienteekin egindako lansaioetako informazioa jasotzeko eta erabiltzekoak. Materialak praktikoak dira, kolorez hornituak, eta pazienteentzako instrukzioak eta terapeutarentzako soluzioak ere jasotzen dituzte.

Bakarkako edo taldeko saioetan erabili daitezke, eta terapeuta neuropsikologiako prestakuntza duen pertsona izatea gomendatzen da.

Hainbat jenderekin egiaztatu da eraginkorra dela; eta, horren ondorioz, nazio eta nazioarteko zenbait argitalpen zientifiko plazaratu dira eragin zientifiko handiko aldizkari batzuetan. Une honetan, programa beste populazio kliniko batzuetan probatzen ari dira.

Jendaurreko aurkezpena 2012ko irailaren 26an egin zen, Bilbon izan zen Psikiatriako Nazio mailako XVI. Biltzarrean.

Harremanak

Rehacop - Deustuko UnibertsitateaUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbao Nerea Ortega: 944 139 000 (Luz.:3285)nere.ortega@deusto.es