Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Filosofia

Jakintza zientifikoa sortzearen bidez , aldaketa sozialaren eragile izan nahi dugu, ongizatea (pertsonala eta soziala) eta bizi kalitate maila altuagoa lortu nahi duena pertsona guztiengan (gero eta pertsona gehiagorengan), gizarte inklusiboagoa eta parte hartzaileagoa, bidezkoagoa eta demokratikoagoa lortzeko.

Misio horrek Psikologiak eta Hezkuntzak partekatzen duten tradizio batean ditu sustraiak eta oreka bilatzen du jakintza zientifikoa garatzearen (ikerketa) eta gizartean esku hartzearen (ekintza) artean.

Deustuko Unibertsitatearen printzipioak misio horren barruan daude.

Horretarako, gure ikertaldeek arrisku eta babes psikosozialeko faktoreen azterketa hartzen dute ardatz, baita psikologia eta hezkuntzako esku hartzeen eraginkortasunaren garapena eta ebaluazioa ere. Norbanakoekin, taldeekin eta gizarte inguruekin lan egiten da, pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko.

Horregatik guztiagatik, honelakoak izan nahi dugu:

  • Hezkuntza eta Psikologiaren esparruko unibertsitateko irakasle talde bat, egunean-egunean proiektu horretan era koordinatuan lan egiten duena.
  • Gure jakintza esparruko mundu zientifikoan erreferentzia, nazio eta nazioarte mailan, ikerketan, irakaskuntzan eta jakintza horren transferentzian egiten dugun lanagatik. Erreferentzia, bai gure lan-ildoen edukiengatik (garrantzi handikoa), bai ildo horiei ekiteko ikuspegiagatik.
  • Gure gizartean presentzia sakona duena, gizarte erakundeekin, erakunde publikoekin eta aldaketa eta berritze prozesuetan sartuta dauden beste pertsona batzuekin batera lan egiten duena.