Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Historia

2009ko irailaren 1ean, Congregatio de Institutione Catholica onartzearekin hasi zuen bere ibilbidea Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak, 1976tik Psikologia eta Hezkuntza arloko irakaskuntzak eskaintzen zituen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen oinarri, historia eta esperientzia jasorik.
 

Berpiztutako Fakultatea

Fakultate berriak aurreko haren legatu humanista jaso du, ikasketa planak birformulatu ditu eta Europako Hezkuntza Eremura egokitu ditu, gizarteak eskatzen dion prestakuntza aplikatu, espezializatu eta lanbidera eta lan merkatura zuzenean bideratutakoari erantzuteko. Hala ere, fidel mantentzen du bere hasierako ideala, hau da, honelako pertsonak prestatzea: pertsona askeak, zuhurrak, balioetan ondo prestatuak, zerbitzurako jarrera dutenak, inguruko gizartea hobetzeko gai direnak, metodologia eguneratuak erabiltzen dituztenak, ikaskuntza esanguratsuak egiteko eta etorkizunean prestatzen jarraitzeko gogoa izango dutenak.

 

Fakultate berriaren hazkundea

Bere historia laburrean, hazkunde handia izan du. Bere egituraren barruan hartu ditu Hezkuntza Zientzien Institutuko eta Droga-menpekotasunen Institutuko esperientzia, taldeak eta proiektuak, aitzindariak izan baitira euren arloetako berrikuntzan eta etengabeko prestakuntzan. Unibertsitateko inguruaren eskakizun berriekin bat, Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako ikertalde berriak eratu dira eta sendotu egin dira aurretik zeudenak, eragin handiko aldizkarietako argitalpenak eta jardunaldi eta biltzar zientifikoetan duten presentzia gehituta.

Droga-menpekotasunen Institutuari buruzko argibide gehiago

Azken urteotan Fakultateko jakintzaren transferentziarako plan estrategiko bat onartu eta DeustoPsych Unitatea garatu da (Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Psikologia Klinikoan eta Osasunarenean), psikologiako ikertaldeekin koordinatuta eta ikerketarako eta ikaskuntzarako baliabide berritzailez hornituta.

Deusto Psych Unitaterai buruzko argibide gehiago

 

700 ikasle berri baino gehiago urtean

Baina Fakultatearen benetako muina eta helburu nagusia prestakuntza eskaintza zabala da. Izan ere, 700 ikasle berri (gradukoak eta graduondokoak) baino gehiago hartzen ditu urtean, Deustuko Unibertsitateak egoitza duen bi campusetan: Bilbon eta Donostian.

Prestakuntzako eskaintza ikusi  

Ibilbide labur horretan, Fakultateak ikasleen prestakuntza eleanitzaren aldeko apustu estrategikoa egin du, euskarazko eta ingelesezko eskaintza areagotuz, eta graduko eta graduondoko ikasleen mugikortasuneko egotaldiak ere sustatu ditu, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak proposatutako Tutoretza Plana sendotzea ahaztu gabe.

Duela gutxi, kalitatea bermatzeko barne-sistemaren ebaluazioko esperientzia pilotu bat izan du, Fakultatera aplikatua, Unibasque Kalitateko Euskal Agentzian akreditatzeko.

Kalitate Sistemari buruzko argibide gehiago

 

Etorkizuna

Egia esan, bizi ditugun garaiotan, etorkizuna zalantzaz eta erronkaz beterik ageri zaigu; baina uste dugu oraintxe dugula beharrezkoen mezu koherentea, bizia eta zorrotza mantentzea, psikologia eta hezkuntza arloko prestakuntza eta hausnarketaren ikuspuntutik zentzuzko irtenbideak emango dituzten giza erantzunak emateko. Halako ekarpenak egin nahi ditu Fakultateak, prestakuntza programen, ikerketaren eta jakintzaren transferentziaren bidez.

Prestakuntzako eskaintzak urtero duen harrerak kemena ematen digu, eta bide zuzenetik goazela pentsarazten digu.

Informazio baliagarria - Bilboko campusa

Campusa bizitzeko eta ikasteko leku erosoa izan dadin nahi dugu. Lekuok errazago egiten dute hori:

- 400 leku baino gehiago aparkatzeko.
- Liburudenda egun guztian dago zabalik.
- Unibertsitate-menuak 4 euroan.

Informazio baliagarria - Donostiako campusa

Campusa ikasteko eta bizitzeko leku erosoa izatea nahi dugu. Zerbitzu hauek erraztu egiten dute:

- Menuak, 4 eurotan
- Aparkalekua
- Liburu denda, egun osoa zabalik