Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

josu solabarrieta decanoOngi etorria eman nahi dizut Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko web orrira, eta prestakuntzan, ikerketan eta jakintzaren transferentzian dugun eskaintza zabala ezagutzeko gonbita ere egiten dizut.

Gure fakultatearen ezaugarrietariko bat (berehala konturatuko zara, web orriaren egiturari erreparatuta) zabaltasuna, aniztasuna eta ikastegiaren koherentzia da, aurtengo ikasturtean berritu bada ere, 30 urte luzeko ibilbide sendoa baitu irakaskuntzan eta ikerketan.

Moldaketa hori gizartearen beharrizanetara etengabe egokitzeko dugun bokazioaren fruitu da. Gaur egun, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak hainbat gradu eskaintzen ditu Psikologiaren, Hezkuntzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien esparrukoak. Horrez gain, unibertsitate master, graduondoko titulu propio, doktorego programa, eta espezializazio ikastaro eta etengabeko prestakuntzako eskaintza zabala du.

Ikertalde multzo bat ere badu, ezagutza aurreratua sortzeaz eta euren esparruetako jakintzaren transferentzia egiteaz gain, eskaintzen ditugun tituluetako irakasle taldearen kalitatea eta eguneratzea bermatzen dituena.

Titulazio sail oso eta ikertaldeen bidez, bizikidetzan eta gizartearen aurrerakuntzan ekarpena egin nahi dugu, batez ere ikaskuntzako esperientziak sortuz.

Era askotako pertsonak osatzen dugu taldea: irakasleek, ikertzaileek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, eta ikasleek; eta denok batera egiten dugu lan. Gure Unibertsitateko Egitasmoaren eta Jesusen Lagundiaren obran gogargitutako ikuspena eta misioa partekatzen ditugu. Eta hala egiten dugu, jakinik garrantzitsua dela desberdintasunak onartzea eta gure eginkizuna dela topaguneak sortzea eta elkarrekin lan egitea. Jatorri, profil eta sineste desberdinetako pertsonek osatutako fakultatea eta unibertsitatea gara, eta ikaslea pertsona eta profesional gisa garatzea da gure eguneroko zereginaren ardatz.

Azken batean, ikastegiak giza talde puntakoa izan dezan ahalegintzen gara, jakintza zientifikoan eta profesional trebeak prestatzeko bokazioan ez eze, pertsonen goitik beherako prestakuntzarekiko konpromisoan ere. Prestakuntza gure bizitzetako etengabeko prozesua dela uste dugu. Horrek esan nahi du fakultatean lan egiten dugun pertsonok etengabe hobetzen saiatzen garela, besteak beste, gure ikasleen eredu izateko eta bizitzan zehar ikasteko sena barneratu dezaten.
 

Josu Solabarrieta
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa

Informazio baliagarria - Bilboko campusa

Campusa bizitzeko eta ikasteko leku erosoa izan dadin nahi dugu. Lekuok errazago egiten dute hori:

- 400 leku baino gehiago aparkatzeko.
- Liburudenda egun guztian dago zabalik.
- Unibertsitate-menuak 4 euroan.

Informazio baliagarria - Donostiako campusa

Campusa ikasteko eta bizitzeko leku erosoa izatea nahi dugu. Zerbitzu hauek erraztu egiten dute:

- Menuak, 4 eurotan
- Aparkalekua
- Liburu denda, egun osoa zabalik